Bi tanta: Si todavía no sabes que regalarle a tu madre por el día de la madre aquí os dejamos un tutorial muy sencillo para ello!
Bi tanta: Oraindik ez badakizu amaren egunean zureari zer oparitu, hemen duzu tutorial erraz bat!
Bi tanta: Si todavía no sabes que regalarle a tu madre por el día de la madre aquí os dejamos un tutorial muy sencillo para ello!
Bi tanta: Oraindik ez badakizu amaren egunean zureari zer oparitu, hemen duzu tutorial erraz bat!
Karrozari-zinta,
guraizeak,

pintura (berdea, gure kasuan), arrabola eta brotxa laua edo paleta.
Non kokatu erabaki ondoren hasiko gara gure zuhaitza izango dena irudikatzen…
Guraizeak eta zinta erabiliko dugu, puskak ebaki eta horman itsasteko…
Horman bertan egin dezakegu zirriborroa, eta egin ahala zuzendu, ereduzko irudiak erabilita…

Diseinua amaitutakoan hasiko gara horma margotzen.
Marrazkia brotxa lauaz errepasatuko dugu, garbiago gera dadila eta pinturak itsasgarria ez dezala gainditu lortzen baita. Margo berdearekin egin dezakegu, baina ERNE, lehen margoaldi hori baino lehen atzealdearen kolore bereko pinturaz errepasatzen badugu (zuria, gure kasuan), lerroak zuzenago geratzea ziurtatuko dugu. Horren ostean, arrabola erabiliko dugu bigarren margoaldia emateko eta lehortzen utziko dugu.

Pintura lehor dagoela, zinta kontu handiz kentzeari ekingo diogu.

Zinta guztiak kendu eta gero begien parean agertuko zaizu arbola; adarretatik gauzak zintzilikatu ahal izatea besterik ez zaio falta…

Zulagailua erabil ezazu zuloak egin eta, esaterako, honelako kakoak ipintzeko:

8 ipini ditugu gurean, zuriz margotuta, arbola bezala.
Egokitu ezazu arbola nahierako osagarriekin eta goza ezazu zure txoko berriaz!
Bi Tantan gure proiektuen partaide izan zaiteztela nahi dugu. Horregatik, gure webaren bitartez zuek egindako ikus-entzunezkoen tutorialak argitaratzeko aukera eman nahi dizuegu. Ezinbesteko baldintza bakarra da euskaraz eginda egotea.
Zuen bideoak gure Facebook-en bidez igo ditzakezue, eta guk webean sartuko ditugu esteka honetan: http://www.bitanta.com/
Gure ekimena gogoko izatea espero dugu; beraz, ez galdu denbora eta parte hartu!!
Desde Bi tanta queremos haceros partícipes de nuestros proyectos. Por ello, os damos la posibilidad de publicar tutoriales de creaciones propias en formato audiovisual a través de nuestra web. La única condición indispensable es que se trate de tutoriales en Euskara.
Podéis subir vuestros vídeos a través de nuestro Facebook y nosotros los incluiremos en nuestra web en el siguiente enlace: http://www.bitanta.com/
Esperamos que os guste nuestra iniciativa y que os animéis a participar!!
Web tutoriala: iphonean horma-paperak instalatzea.