2013ko apirilaren 1ean, Euskal Herriko Idazleen Biltzarra egingo dute Saran (Lapurdi). Gu ere bertan izango gara.
Maluta argitaletxeren produktuak eramango ditugu, beraz gurekin topo egin eta gure gauzak ikusi nahi badituzu, badakizu non aurkituko gaituzun datorren astelehenean; 10:00etatik 12:30era eta 14:00etatik 17:30era izango gaituzue zain.
[eu]Orain egun batzuk eskaera bat jaso genuen Bretxako gure dendan: txapa batzuk egitea ezkonberri batzuentzat. Eta era guztietako saltsak gustukoak ditugunez gero, bata diseinatu beharrean, sorta eder bat prestatu dugu. Zure ezkontzarako txapak nahi badituzu, ez ibili dudatan eta jarri harremanetan Bitanta etxeko kideekin.
[es]Hace unos días recibimos un pedido en nuestra tienda de la Bretxa: Unas chapas para recién casados. Y como somos muy salseros, en lugar de una, hemos diseñado un montón de modelos. Si quieres unas chapas para tu boda, no dudes en ponerte en contacto con Bitanta.
Hunkitu egin gaitu Yoanaren maleta Emaúsera itzuli dela jakiteak, are gehiago hain modu berezian egin duela ikusita.
Badirudi dena abiapuntura itzultzen dela; 2011ko Donostia Zinemaldiko maletaren historia ez da oraindik amaitu.
Kasualitatea ala patua? Polita da zinemaren zati izan den zerbait, orain beste hainbat historien zati izatea.
Hemen duzue Begoña Cabaleiroren blogerako lotura; bertan irakurriko duzue historia nola bukatu… edo hasi egiten den.
Nos ha emocionado saber que la maleta de Yoana vuelve a Emaús y aún más, sabiendo que lo ha hecho de una manera tan especial.
Parece que todo vuelve a su origen, la historia de la maleta del festival de San Sebastián 2011, no ha acabado ahí.
¿Casualidad o destino? Es hermoso, que algo que ha formado parte del cine, vaya a formar parte de otras muchas historias ahora.
Aquí os dejamos el enlace al blog de Begoña Cabaleiro donde podréis saber como acaba o… empieza esta historia.